Eusko Legebiltzarreko Erregistro Elektronikoa

Baldintza Teknikoak

Erregistro Elektronikoa erabiltzeko, ondoko baliabideak behar dira:

- Ziurtagiri digitala edukitzea

    o DNI-e (http://www.dnie.es)

    o ONA txartela (http://www.euskadi.net/r33-ona2/eu)

Idazkian fitxategiak erantsi nahi izanez gero, digitalki sinaturik egon behar dira.

Fitxategiak sinatzeko bi era daude:

    1. Mahaigainean dagoen sinatzeko tresna erabiliz: kasu honetan Sinadura erabiltzea gomendatzen da (http://www.sinadura.net), Open Source tresna delako, baina mahaigaineko edozein tresna erabil daiteke.

    2. Internet bidez fitxategiak sinatuz. Erregistro Elektronikoko aplikazioak, fitxategien sinadura posible egiten du Izenpe (Idazki) sinadura applet-aren bidez. Era honetan, fitxategiak Internet bidez sinatu daitezke.

Txartela irakurlean sar ezazu

OK