Eusko Legebiltzarreko Erregistro Elektronikoa

Ohizko Galderak

Nola sartu Eusko Legebiltzarraren erregistro elektronikoaren aplikazioan?

Aplikazioan sartzeko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (ONA, DNI-e), eskaria egiten ari den herritarra nor den behar bezala identifikatzeko.

Ziurtagiri digitala ordenagailuan behar bezala instalaturik, erregistro elektronikoan sartu ahal izango da.

Eusko Legebiltzarraren web orriaren bidez sartuko da Eusko Legebiltzarraren erregistro elektronikoaren aplikazioan: http://www.legebiltzarra.org

Nola instalatuko dut ziurtagiri digitala nire ordenagailuan?

Mesedez, kontsultatu ziurtagiri digitalaren sortzailearen orriak (ONA, DNI-e), ziurtagiri digitala ordenagailuan behar bezala instalatzeko egin behar dituzun urratsak orriotan aurkituko dituzu eta.

ONA edo DNI-e besterik ezin dut erabili?

Oraingoz horiek baino ezin dira erabili. Lanean ari gara erregistro elektronikoaren operatiboan beste ziurtagiri digital batzuk gehitzea izate aldera.

Dokumenturik erantsi diezaieket nire eskaerei?

Bai, baina bi baldintza bete behar ditut.

- Egun, PDF formatuko dokumentuak bakarrik onartzen ditugu.

- Eskariei eransten zaizkien dokumentuak digitalki sinatu behar dira. Aplikazioak ez du onartuko digitalki sinatu gabe dagoen PDF dokumenturik.

Nola sinatu behar ditut igo nahi ditudan PDF dokumentuak?

Fitxategiak sinatzeko bi era daude:

1. Fitxategiak digitalki sinatzen dituen tresna erabili. Sinadura erabiltzea gomendatzen da Open Source tresna delako. Horretarako, (http://www.sinadura.net) web orrira joan eta bertan tresna honen instalazioa eta erabilera azaltzen da.

2. Internet bidez fitxategiak sinatu, Izenpek (http://www.izenpe.net) eskaintzen duen (IDAZKI) applet-a erabiliz.

Erants dezaket PDF ez den dokumenturik?

Oraingoz ez. Lanean ari gara edozein dokumentu-mota eranstea izateko, baina fase honetan digitalki sinatutako PDF dokumentuak bakarrik erants daitezke.

Nabigatzaileko bateraezintasunik al dago Erregistro Elektronikoa erabili ahal izateko?

Mozilla Firefox eta DNI-E ziurtagiri digitala erabiltzen ari zara, eta interneten bidezko sinadura digitala egitean bateraezintasun bat antzeman da. Beraz, dokumentuak interneten bidez sinatzeko DNI-E ziurtagiri digital hori erabili nahi baduzu, produktuaren egileak gomendatutako nabigatzailea gomendatzen dizugu (ikus www.izenpe.net).

Nabigatzailea ezin baduzu aldatu, erabili mahaigaineko tresnak sinadura digitala egiteko.

Segurua den webgune batean (HTTPS webgune batean) dagoen web-orri bat ikusteko Windows Internet Explorer 7 erabiltzen duzunean segurtasun-abisu hau agertuko zaizu ustekabean:

Zabaltzen ari zaren orrian bai seguruak diren bai seguruak ez diren elementuak daude. Seguruak ez direnak agertzea nahi duzu?

IE7ko kontrol-paneleko Segurtasuna fitxan, aukeratu Internet ikonoa eta sakatu Pertsonalizatu maila. Miscelanea atalean, gaitu Mostrar Contenido Mixto Aukera hori desgaitzen baduzu, http eduki guztia blokeatu egingo da.

Erregistro elektronikoaren aplikazioarekin arazorik izanez gero, nora jo dezaket?

Gogora ekarri behar dugu arazoa ziurtagiri digitalaren instalazioarekin edo ziurtagiri digitalarekin berarekin bada, ziurtagiria egin duen organismora jo behar dela.

Badago Eusko Legebiltzarraren erregistro elektronikoaren euskarri den posta elektroniko bat. Horrek euskarri emango dio erregistro elektronikoaren aplikazioari, baina ez ziurtagiri digitalen instalatzearekin edo konfiguratzearekin zerikusirik dutenei.

Hau da erregistro elektronikoaren posta elektronikoaren helbidea: argibideak@parlam.euskadi.net

Txartela irakurlean sar ezazu

OK